Jauntxoak batean, herri xumea bestean. Zapalkuntza, esplotazioa eta aberastasunaren pilaketa batean, beste mundu hobe eta justu baterako proiektua bestean.Bitartean Euskal Herrian, estatuen harresia. Euskal Herriko Laborantxa Ganbera (EHLG) ren aurkako epaiketa frantses gobernuaren eskutik. Duela lau urtetik ona nekazaritza iraunkorraren alde egindako lan txukuna ixilarazi nahi dute. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuarako bertako egituren aldeko dinamika zapuztu nahi dute.
Pirinioen beste aldean, mendebaldean atxiloketak eta ilegalizazioa. Iruñean berriz Nafar gobernuko agintariek 1512ko konkista ospatzeko asmoa azaldu dute: "el comienzo de una Navarra foral y española". Nafarroako alkate eta herritar talde bat aldiz igandean Amaiurren bilduko da. Espainiar konkistaren aurrean iraun zuen azken gazteluaren oinetan, bertan hildako nafar gudarien ahalegina oroitzeko.
Orduan bezala gaur ere...
ezpatek gorantza
irrintzi baten zain
kateak eskuan
libre izan nahi
izerdi gorriz jantzita
armarriko arranoa
irrintzi baten zain
kateak eskuan
libre izan nahi
izerdi gorriz jantzita
armarriko arranoa
BESTE MUNDU BAT POSIBLE DUGU... LORTUKO DUGU!