Urbina herri txiki bat Arabatik Bizkaira bidean. Arabako lautadaren amaiera, ezkerrean Gorbeia, eskuinean Anboto. Bi mendi horien artean, nekazarien babesleku zein mendizaleen pasealeku naturala izan da Urbina.
Orain aldiz kamioien zaratak estalirik, dinamitaren zartakoek apurturik, bitan erdibiturik daukagu. Euskal Herrian eraikitzen hasi diren Abiadura Handiko Trenaren obren ondorioz. Obra honek Euskal Herri osoko geografia bitan banatuko du, izugarrizko paisaia aldaketa ekarri, lur publikoak okupatu eta bizimodua aldatu. Urbinako herritarrei ez diete galdetu trenik nahi duten, ez diete azaldu beharrezkoa den, niri ere ez. Zuri?
Eztabaida soziala eta galdeketa publikoa!
MUGITU ZAITEZ
Urtarrilaren 16an, 20:00etan
Gallartako plazan
Urtarrilaren 17an, 12:00etan
AHTren OBRETARA MARTXA (Urbinara)
Urtarrilaren 16an, 20:00etan
Gallartako plazan
Urtarrilaren 17an, 12:00etan
AHTren OBRETARA MARTXA (Urbinara)