Ez dago urteberririk Palestinan, ez dago argi berririk. Hango irudiak ikusi ditugu egunotan. Ehundaka hildako, palestinarrak zangopilatuak, zapalduak, txikituak, erraustuak, Israelgo bonben azpian.
Europako agintariak aldiz interes ekonomikoei begira; ixilik txikizio eta hilketen aurrean.
Israel: Palestinarren lurren okupazioan oinarrituriko estatu zapaltzaile eta terrorista. Bere aurrean hemen bezala, han, herri bat bere askatasunaren bila. Libro bizi nahi duen herri bat.
Bilboko kultur bilgune islamikoak eta Euskal Herriko arabiar komunitateak protesta deitu dute. Ez gaitezen ixilik geratu. Munduko herri zapalduekin elkartasuna:
FREEDOM for PALESTINA! PALESTINA askatu!
Urtarrilaren 2an, ostiralez
19:00etan
Arriaga plazan (Bilbo)
19:00etan
Arriaga plazan (Bilbo)
Palestinari buruz gehiago jakin nahi baduzu, badago 1998an Imanol Muruak Palestinara egindako bidaia kronika bat, egoerak, elkarrizketak... Palestina zauritua. Liburua osorik dago interneten.