Pages

2008-12-02

BIJI KURDISTAN!

Bagara eskubideak murriztuak ditugun herritarrak. Asko gara, hirugarren munduko biztanleak, emakumeak, edo emigranteak, edo herri zapalduak... Ukatuak, zanpatuak, banatuak...

Eta egoera hauen errealitatea ez dugu ezagutzen, komunikabide handiek ez baitute aipatzen. Zer dakigu gure herrietako emigranteen egoeraz? Zer munduko beste herri zapalduez? Haien egoera ezagutzea interesgari zaigu. Ulertu, ahal dugun neurrian zabaldu eta lagundu, guztiok libre izan artean, ez baikara erabat libre izango.

Eta Kurdistan? Zer dakigu Kurdistani buruz? Herri honi buruzko hitzaldi sorta antolatu dute abendurako GITE-IPESeko lagunek, gaia KURDISTANGO EMAKUMEAK ERRESISTENTZIA ETA ERREBELDIA. Guretik haiena, haienetik gurea, guztiontzat askatasuna!
NOIZ: Abenduak 3, 19:30etan
NON: Bilboko la Bolsa eraikinean (Alde Zaharra).