Atzo jakin genuen Euskal Herriko eliteko futbolariek agiri bat atera zutela esanez, Euskal Herria izenarekin ez bazen ez dutela jokatuko urtero gabonetan egiten den partidua.
Jokalariak ez direla politika kontuetan sartu behar diote batzuek, "euskadi" dela izen zaharra besteek...
Ez da izenaren kontua jokoan dagoena, baizik eta gure herriaren lurraldetasuna. Wikipediak argi azaltzen du: Euskadi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen duten autonomia erkidegoa da. Euskal Herria aldiz zazpi herrialdez osatutako nazioa (Araba, Nafarroa, Bizkaia, Lapurdi, Xiberua, Baxe Nafarroa eta Gipuzkoa) .
Beraz zer nahi dugu, Euskadiko selekzio autonomikoa edo Euskal Herriko selekzio nazionala?
Argi eta garbi, selekzio nazionala nahi dugu, Euskal Herrikoa. Munduan beste nazioekin konpetizio ofizialetan jokatuko duena eta Euskal Herriko 7 herrialdeetako jokalariak bilduko dituena.
Ez dugu urtero gabonetan partidu folkloriko bat jolastera mugatuko den selekzio autonomikorik nahi, solik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jokalariak babestuz eta gainontzekoak baztertuz.
Animo Euskal Herriko futbolariak!! Zuekin gaude!
EUSKAL HERRIA : nazio bat, selekzio bat!!