1936ko uda zen. Espainiako gerra piztu berria. Nafarroa osoa militar eskuindarrek hartu zuten eta berehala hasi ziren herri txikietan anarkista, errepublikano, ezkertiar zein abertzaleen kontrako jazarpena, fusilamendu eta erahilketak. Tafalla aldean dagoen Larraga herri txikian 45 pertsona fusilatu zituzten. Haien artean Maravillas Lamberto Loidi 14 urteko neskatoa.
Nafarroan kazike eskuindarrek hildako emakume guztiak oroitzeko omenaldia antolatu zuen ahaztuak elkarteak igandean Larragan.
Herriaren alde fusilatu eta bortxatutako emakumeen oroimena betirako gera dadin gure buru bihotzetan. EZ DUGU AHAZTUKO!!