Pages

2008-09-04

LABORANTZA GANBARA AURRERA!!

Frantziako gobernuko prokuradoreak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako biztanleek sortutako Euskal Herriko Laborantza Ganbara auzitara eraman du, elkarte moduan desegin asmoz. Horren ondorioz, Mixel Berhoroirigoin Laborantza Ganberako presidentea epaituko dute irailaren 18an, Baionan. Legeak agintzen duen gehieneko zigorra honako hau da: urtebeteko espetxe zigorra, 15.000 euroko isuna eta elkartea deuseztatzea.

Laborantza Ganbera 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zuten, Ainhize-Monjolose herrian (Baxe Nafarroan). ELB sindikatuak urte asko eman zituen Ipar Euskal Herriko laborantza propioa aldarrikatzen. Frantziako erakundeen ezezkoaren aurrean, egitura sortzea deliberatu zuen.

Bere garaian herriak berak ikastolaksortu zituen modu berean sortu dute Laborantza Ganabara. Basetxe gaztetxetik babesa proiektu honetan lanean zareten guztiei. EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN AURRERA! EZ GAITUZTE GELDITUKO!