Jean-Louis “Popo” Larre 1962an jaio zen Heletan (Baxe Nafarroa). Popo kultur arloan oso inplikatua zen gazte bat zen; dantzari, kantari, komediante... Herriarekiko konpromezuak, Iparretarrak erakundeko militantea izatera eraman zuen. 1983ko abuztuaren 7an Landetako Leon herrian Frantziako poliziarekin izandako tiroketa baten ostean desagertu eta inoiz ez da haren berri gehiago izan. Bere lagun eta burkideek uste dute poliziak atxilotu eta hil ondoren desagertarazi egin zutela. Ordutik herriz herri zabaldutako etengabeko garraxia besterik ez da izan: Nun da POPO? EUSKAL HERRIAK EZ ZAITU AHAZTEN!
INFO+:
Popo Larreri buruz: http://nundapopo.hautetfort.com/
Iparretarraki (IK) buruz:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Iparretarrak
http://www.gatuzain.com/liburuak_eus/iparretarrak.html