Atzo arratsaldean, istripu baten ondorioz, eztanda bat gertatu zen gaztetxean. Sute txiki piztu zen, eta gazteek azkar itzali duten arren, auzokideek kea ikusi eta suhiltzaileak deitu zituzten. Hauek zein udaltzaingoa bertaratu zirenean sua itzalita zegoen. Hala ere egoeraz baliatuz, Ertzaintza, Zazpi Katun sartu zen eta desalojatu.
Zazpi Katuko gazteek protestak deitu dituzte:
Ostirala 11:
16:00etan Bilboko epaitegien aurrean elkarretaratzea epaituko duten gazteari babesa emateko.
19:00etan manifa Alde Zaharrean
Igandea 13:
Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa.
Goizeko 12:00etan 7 Katu Gaztetxearen aurrean prentsaurrekoa.