Pages

2015-03-17

Zer gertatzen ari da KURDISTANen?

KURDISTAN, Turkiaren, Iraken, Iranen, Siriaren eta Armeniaren artean dagoen estaturik gabeko nazioa da.
Azkenaldian ISIS-aren kontrako erresiztetzia dela eta dugu herri honen berri komunikabideetan, hala ere, Kurdistango historia, erresiztentziaren eta borrokaren historia da, herri bortizki zapaldua, baina gauza guztien gainetik, herri identitatea mantentzen duena.


Kurdistango gaur egungo egoeraren berri emateko, Basetxe Gaztetxearen eta Meatzaldeko Antifaxisten artean, Kurdistanen bertan brigadista moduan egon diren Komite Internazionalisten bi kideen esku hitzaldia antolatu dugu bihar Trapagako Gaztetxean.

MARTXOAK 18, ASTEAZKENA 19:00etan

BASETXE GAZTETXEAN


2015-03-16

KORRIKA 19 badator. Trapagarango gazteok kilometro bat hartuko dugu?


BADATOR KORRIKA 19! Urepeletik ostegunean hasita Bilbon martxoaren 29an amaituko dena. Datorren asteartean (martxoak 24) pasatuko da Trapagarandik arratsaldeko 19:30etan. 

Azken urteotan bezala gazteok kilometro bat egiten dugu elkarrekin, kuadrila desberdinak batera Trapagarango gazteon kilometroa. Euskararen alde gaudelako, euskara ere gure hizkuntza delako, poliki poliki belaunaldiz belaunaldi berreskuratzen ari garelako. Zure lagunekin parte hartu nahi duzu? Motibatu eta etorri! 

Nola egingo dugu?
Korrika lagundu nahi duen bakoitzak 2 euro jarriko ditugu gazteon kilometroa danon artean erosteko.

MArtxoaren 17an elkartuko gara, dirua bildu eta trapagaranen gure kilometroa non, nola, eta ze animaziorekin egingo dugun antolatzeko.

ETORRI PARTE HARTU!
Martxoak 17, asteartea
19:00etan gaztetxean  




2015-03-02

KORRIKAren alde bertso afaria egongo da ostiralean herrian.

Korrika badator, korrika badator eta martxoaren 24ean pasatuko da gure herritik. Jadanik hasiak dira Korrika aurkezpenak egiten batean eta bestean, herriz herri. Horrela BERTSO AFARIA egongo da korrikaren alde datorren ostiralean herrian. TRAPAGARANEN ere euskaraz bizi garelako, animatu eta etorri!!

ARKAITZ ESTIBALLES, OIHANA PEREA eta BEÑAT UGARTETXEA
Martxoaren 6an, 22:00etan Gure Lan txokoan (Boulevard taberna azpian)
sarrerak asteazkenarte salgai 10eurotan Arana, Itsaso, PozoBarria eta Boulevard tabernetan

2015-02-25

Emakume egunaren inguruan ekimenak egongo dira herrian.


Herriko kolektibo sozial zein kultur elkarte zenbaitek elkarturik emakumeen eguneko (martxoak 8) ekitaldiak antolatu ditugu herrian. Genero berdintasuna aldarrikatzen dugu, gizarte aldaketa bultzatzeko. Pertsonak oinarri dituen gizarte bat, berdintasunean eta askatasunean oinarritzen dena. Eraldaketa horretan feminismoak zeresan handia duela uste dugu, gure buruak, sentimen eta pentsamenduak landu nahi ditugu. Datorren astelenetik aurrera Trapagaranen pentsaketa, trukaketa, ekimenak.. ETORRI eta PARTE HARTU!

MARTXOAK 2, ASTELENA
TALLER: "El cuerpo como aliado" - Inma Merino sexologoarekin
Se trabajará el lenguaje corporal desde la perspectiva de género.
18:30etan Olaso Jauregian

MARTXOAK 6, OSTIRALA
"Persepolis". ZineForuma
20:00etan Anbulategi Zaharrean 

MARTXOAK 8, IGANDEA. Emakumeen eguna. ekimen guztiak Llano Plazan.
12:00etan FlashMob.
12:30etan emakumeen eskubideen alde MANIFESTAZIOA
15:00etan Bazkaria

MARTXOAK 13, OSTIRALA
Charla-coloquio: "Mismo empleo, mismo sueldo" - Luz Quintana, Bizkaiko Emakume Asanbladako kidearekin.
19:00etan Olaso Jauregian

2015-02-23

Maiatzak 1eko martxa eta ekimenak antolatzeko bilera.


Azken urteetako ekimenari jarraipena emanez Meatzaldeko kolektibo sozial, gazte asanblada zein elkarteek maiatzak 1aren ingururako deialdia eta ekimenak landu nahi ditugu. Horretaz hitzegiteko, ideiak trukatzeko eta zehazten hasteko bilera bat konbokatu da asteazkenerako gaztetxean.

2015eko MAIATZAK 1, zer egingo dugu?
bilera irekia
otsailak 25, 19:00etan gaztetxean
zabaldu eta parte hartu!